jueves, 31 de enero de 2013

miércoles, 30 de enero de 2013

Bakearen eguna - urtarrilak 2013

2. mailako horma irudiak

2. mailako umeek animalia motak landu dituzte. Etxetik lagunduta argazki asko ekarri dituzte eta oso lan politak atera dira. Hona hemen egin dituzten horma irudiak.

martes, 29 de enero de 2013

Geure ikastetxea irudietan

Ikusi eta gozatu SUMMA Aldapetan egiten ditugun ekintzez.



domingo, 27 de enero de 2013

Saharar herriaren aldeko janari bilketa

Urtarrilaren azken egun hauetan, Saharar herriaren aldeko janari bilketa bat egingo dugu eskolan.

Kanpaina honetan parte hartzeko, oliotan enlataturiko atuna eta sardinak, arroza, dilistak, babarrunak, garbantzuak, pasta, azukrea eta konpresak ekar ditzakegu eskolara.

Modu honetan, errefuxiatutako sahararrek sufritzen duten egoera hobetu ahal dugu.


viernes, 25 de enero de 2013

Txikien Danborrada festa

GORA DONOSTIA!

SUMMA Aldapetako LHko txikienek San Sebastian egunerako dena prest geneukan. Gelak apaindu eta ilusioz beterik itxaroten genuen eguna.

Heldu zen azkenean eta ezin hobeto ospatu genuen!


1. mailakoak Musika eta Dantza Eskolan

Urtarrilaren 18an, 1go mailako ikasleak Egian dagoen Udalaren Musika eta Dantza Eskolara joan ginen. Arreta handiarekin jarraitu genuen bertako musikariek antzeztutako istorioa eta haien laguntzaz noten eskala musikala osatu genuen. Bai gustora egon ginela


jueves, 24 de enero de 2013

4. mailan Eguzki Sistema ikasten ari gara

4. mailakoak, Inguru Ezaguera arloan, Eguzki Sistema ikasten ari gara. Ondorengo web gunetik oso informazio interesgarria eskura dezakegu. Hara joateko, irudiaren gainean klikatu.


martes, 22 de enero de 2013

Borok kaperan biltzen gaitu

Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutilok kaperara joaten gara Bororekin erlijioko ospakizunak egitera. Oraingoan,  San Sebastían eta Chaminade egunak ospatu ditugu eta  bakearen aldeko abestiak abestu ditugu.



sábado, 19 de enero de 2013

Bide Hezkuntza. Zenbait marrazki

Gogoratzen duzuenez, Bide Hezkuntza saioan marrazki bat egin zenuten. Saio horren arduradunek marrazki bilduma hau bidali digute, beraiek aukeratuta.




Gainontzeko ikastetxeetako marrazkiak, baita aurreko urteetakoak ere,  ondorengo link-ari esker izango duzue aukera.

lunes, 14 de enero de 2013

4. mailako ikasleak ingelesez mintzatzen

Do you want to visit our Hollywood town? You're well come, come and visit us you're invited. 




jueves, 10 de enero de 2013

3. maila, EUREKAN

Lehenik han erakusgai dauden tresnak ukitzen eta sentitzen,
gero Planetarium barruan bidaia fantastiko bat eginez planetak ezagutzen.




Azken eguna zenez, 3.Ako ikasleek mahai jokoak ekarri zituzten,elkarrekin ongi pasatzeko eta jolasean ibiltzeko asmoz.

martes, 8 de enero de 2013

Gabonetako jaialdia

Summa-Aldapetako  1. zikloko umeok oso jaialdi polita antolatu genuen Gabonetan.

Emanaldi zoragarria izan zen eta denetarik ikusteko aukera izan genuen Areto Nagusian: gabon-kantak, dantzak, antzerkiak… eta bukatzeko… sari banaketa egin zuten Guraso-elkartekoek. Goiza bikaina pasa genuen denok elkarrekin!!



Sari banaketa


lunes, 7 de enero de 2013

Blog berria dugu


Hau da SUMM- Aldapeta ikastetxearen blog berriaren aurkezpena, 1. mailatik 4. mailarako ikasleei zuzenduta izango dena.

Espero dugu zuen gustukoa izatea. Ikastetxean egiten dituzuen gauzen berri izango duzue hemen.

Gure aldetik, asmo horrekin egiten hasi gara.

Ikastetxeko zeuen irakasleok