martes, 20 de diciembre de 2016

Gabon Jaialdia 16

Zelako baserritar elegante taldea!!!

Zelako Olentzero bikainak!!!

Bat, bi, hiru… Olentzero…

Bat, bi, hiru…gabon abestiak….

Hauek dira hotsak!!!

L.H. 3.4.mailak….AUPA ZUEK!!!











miércoles, 14 de diciembre de 2016

4. mailan egindako ekintzak

LH 4. maila OKINDEGIAN


OKINDEGIAN

Bizkotxoa egin ondoren, profesionalek lana nola egiten duten ikustea tokatzen zaigu. Eta etxetik gertu, urrutira joan gabe.Gozamena! Asko ikasi dugu eta primeran portatu dira gurekin. Gainera, opari eta guzti atera gara. Eskerrik asko Eneka, Paco eta gainontzeko guztioi!


EN LA PANEIFICADORA

Después de haber hecho el bizcocho, toca ver cómo trabajan los profesionales. Y cerca de casa, sin ir muy lejos.
¡Una gozada! Hemos aprendido mucho y nos han tratado de lujo. Además, hemos salido con regalos. ¡Gracias Eneka, Paco y todos los demás!




LH 4. maila LIMOI BIZKOTXOA


LIMOI BIZKOTXOA

Ummmmmm!!!!!! Amonaren bizkotxoa, esne jetzi berri esnegainarekin egina; sekulako usaia. Guk betiko errezeta hartu eta eguneratutako bertsioa egin dugu; osasun-osasuntsua. MUNDIALA!!!!!


BIZCOCHO DE LIMÓN

¡¡¡¡¡¡¡Ummmmmm!!!!!!! El bizcocho de la abuela, hecho con la nata de leche recién ordeñada; dulce aroma.
Nosotros hemos cogido la receta original y hemos hecho una versión actualizada; sana-sana. ¡¡¡BUENIIIISIMO!!!

viernes, 9 de diciembre de 2016

jueves, 3 de noviembre de 2016

Elkarbizitzarako batzordea martxan!

Taldekide gehiago ditu ikasturte honetan Elkarbizitzarako Batzordeak. Izan ere, 5. eta 6. mailako ikasleekin batera, 4. mailakoek ere parte hartuko dute. Jakina, oraingoan ikasmaila gehiago daude Belen eraikinean.

Arduradun talde berria, hasteko prest.

Ikasle gehiago daudenez, Batzordeak lan garrantzitsua du aurretik. Hala ere, nahiko errazak diren bi gai lantzen hasiko gara.
  • Jolastokiaren garbiketa: ostiralero gela bateko ikasleek gure jolastokia garbituko dute. Zikintzen duguna garbitu beharko dugu, ezta?
  • Adostokia: ikasleen arteko haserreak eta liskarrak konpontzeko tokia da Adostokia. Belenen bi txoko ditugu eta arduradunek honen erabilera azalduko dute geletan. Beraz, hemendik aurrera badakizue, Adostokia erabili ezazue!

Adostokia zer den eta nola erabiltzen den aurkeztu beharko dute.

Hurrengo bilera azaroaren 25ean egingo dugu. Bitartean, ondo bizi!

lunes, 10 de octubre de 2016

4. maila Aiete Jauregian

Ikastetxean landareei buruzko gauza batzuk ikasi ditugu. Baina Aieten landare bakoitzak bere historia daukala jakin dugu.

Zer zerikusi dauka gaztainondo batek Ana Frankekin? Guk badakigu... eta zuk?




viernes, 10 de junio de 2016

lunes, 6 de junio de 2016

OLABERRIA Txangoa

2.mailako neska-mutilak egun zoragarriaz gozatzeko aukera izan zuten joan den ekainaren 3an.

Lagunarteko jolasak, barreak eta algarak entzun ahal izan ziren Goierri aldean.

Agur ezin hobea bukatzear dagoen ikasturteari.

viernes, 3 de junio de 2016

3. mailako txangoa

Kurtso bukaerako txangoa iritsi zaigu. Ez zitzaigun ezer falta: eguraldi ederra, giro ezinhobea, janari goxoa....

Lagunarten naturaz gozatzeko egun berezia izan genuen, 3.mailakook Larraitzen.













martes, 24 de mayo de 2016

HITZ ERAIKITZAILEAK / ARQUITECTOS de PALABRAS

Gure etxola martxan dago. Aitzakia ona izan da matematika, natura, gizarte eta hizkuntzak modu praktiko batetan ikasteko. Baina ez dugu LH-3.kook bakarrik egin. LH-4., DBH-4., familiak, lagunak, irakasleak: asko izan zarete lagundu diguzuenak.

Eskerrik asko denoi!

Hona hemen DBH-4. mailako ikasle batzuk egindako Bideoa.

miércoles, 9 de marzo de 2016

D.B.Hko ikasleen bisita 1.mailan

Urtero bezala, D.B.H.1. mailako ikasleak guregana hurbildu dira prestatu dituzten ipuinen antzezlanak aurkeztera. Izugarri disfrutatu dugu beraiekin! 

Mila esker egin duzuen lanagatik. Artista bikainak zarete! Nahi duzuen arte…


martes, 1 de marzo de 2016

3. mailakoak EUREKAN

Unibertsoa oso gai interesgarria da; misteriotsua egiten zaigu.

Eta, aurten, gizarteen gehiago ezagutu dugunez, EUREKARA hurbildu gara sakontzeko. Lurra eta Eguzkia tailerra landu ondoren, kartoizko suzirian ibili gara planeta batetik bestera bidaiatzeko!!!







sábado, 6 de febrero de 2016

miércoles, 3 de febrero de 2016

martes, 2 de febrero de 2016

miércoles, 20 de enero de 2016