martes, 14 de noviembre de 2017

jueves, 26 de octubre de 2017

Elkarbizitzarako Batzordea 2017-2018

Ikasturte hasierako asteak pasa ondoren, Elkarbizitzarako Batzordea eratzeko garaia iritsi zaigu. Honetarako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleak hirutan elkartuko dira hiruhileko bakoitzean. Hemen duzue lehenengo txanpako arduradun taldea, lanean hasteko prest.


Hasierako lanak hurrengoak izango dira:
  • Jolastokiaren garbiketa: ostiralero gela bateko ikasleek gure jolastokia garbituko dute. Zikintzen duguna garbitu beharko dugu, ezta?
  • Adostokia: ikasleen arteko haserreak eta liskarrak konpontzeko tokia da Adostokia. Belenen bi txoko ditugu eta arduradunek honen erabilera azalduko dute geletan. Beraz, hemendik aurrera badakizue, Adostokia erabil ezazue!


martes, 4 de julio de 2017

La vuelta al mundo en 10 días - Munduko itzulia 10 egunetan

¡¡Si Phileas Fogg dio la vuelta al mundo en 80 días…….nosotros la hemos dado en 10…….!!

Julio Verne bezala, gure liburua ere,  SUMMAKERIAK 5 : “La vuelta al mundo en 10 días”,  egin dugu.





Eta beti gaude prest munduan gertatukoaren berri izateko…. ”La vuelta al mundo en 10 radios”.







Zenbat ikasi dugun…! Kontinenteak, ozeanoak, munduko ohiturak….!


sábado, 10 de junio de 2017

Euskara Tailerrak

Aurtengo berrikuntza izan dira Euskara Tailerrak. Ikasleek asko ikasi eta gozatu dute.

 

lunes, 6 de marzo de 2017

Inauteriak 17

Aurten ere iritsi ziren mozorroak SUMMA Aldapetako txokoetara.

Primerako eguna pasa genuen!













lunes, 30 de enero de 2017

Elkarbizitzarako batzordea, 2. Txanpa

Bigarren ebaluaketaren hasierarekin batera, Elkarbizitzarako Batzordea berritu dugu erronka berriei ekiteko asmoz. Oraingo honetan bi jarduera jarriko ditugu martxan:


1) Liskarren zerrenda: gelen artean sortu diren liskarren zerrenda bat osatuko dugu eta astean behin ebaluatuko beharko ditugu modu erraz batean.

2) Jolastokiko zaintzaileak: otsailetik aurrera hasiko gara dinamika honekin. Gela bakoitzean tutoreak erabakitzen duen arduradun kopurua egongo da. Egunero edo astero aldatuko dira arduradunak. Hauek "jolastokiko zaintzaileak" izango dira. Jolastokian jarrera desegokiak ikusiz gero, ikasle horiekin hitz egiten saiatuko dira eta egoerari ezin badiote aurre egin, jolastokia zaintzen ari diren irakasleei abisua emango diete.


Hau aurrera eramateko ikasle guztien parte hartzea behar-beharrezkoa izango da, noski.

Saiatuko al gara?