martes, 17 de diciembre de 2019

EUSKARA TAILERRA - Irrati eta Telebista 2. LH 1. zikloa

Hona hemen Irrati eta telebista tailerreko 2. txandako bideoak. Zelako lana hartu duten gure ikasleek! Ze ondo egin duten! Txapeldunak!


miércoles, 30 de octubre de 2019

EUSKARA TAILERRA - Irrati eta Telebista 1. LH 1. zikloa

Irrati eta telebista tailerreko 1go txanda bukatu da eta ze lana egin duten tailerreko kideek! Aupa zuek! Segi aurrera!



jueves, 27 de junio de 2019

Arama 2019


1.MAILA
Aurtengo txangoa atzeratu egin genuen eguraldi txarragatik. Baina ekainaren 18an, a ze eguna pasa genuen!! Zerua urdin-urdina zegoen, eta eguzkiak indarrez berotu zuen egun osoan. Egun bikaina izan zen!!

jueves, 7 de marzo de 2019

Inauteriak 19 - 2. zikloa



OHARRA: 4.D taldeko soinu-pistaren bolumena jaitsi behar izan da, Volare izeneko abestia babestuta dagoelako. Bere bolumenean utziz gero, bideoa ezabatuko dute YouTubetik.

NOTA: Se ha tenido que reducir el volumen de la canción Volare que interpreta 4ºD porque está protegida. Con un volumen normal el vídeo es borrado de YouTube.

Inauteriak 19 - 1. zikloa

ITSASOA ZAINDU!

Aurtengo Inauteriak itsasoarekin lotuta egon dira. Irudimena martxan jarri dugu eta era askotako mozorroak ikusteko aukera izan dugu. Plastiker eta gure andereñoek eskainitako dantzari esker, itsasoa denon artean zaindu behar dugun altxorra dela ikasi dugu.


1. MAILA

Aurtengo Inauterietan primeran pasa dugu piraten artean dantzatzen. Oso abesti politak aukeratu dituzte 1. mailakoek eta jaialdi bikaina eskaini digute oraingoan ere!


2. MAILA

Itsasoko hainbat pertsonaia ikusi ditugu dantzan 2. mailako umeen artean. Baita marrazo beldurgarriak ere!! Bikain pasa dugu, bai jaialdia prestatzen, bai emanaldiaren egunean ere. Artistak gara!

lunes, 4 de febrero de 2019

SAN SEBASTIAN EGUNA - Danborrada 2019

Aurten ere danbor hotsak entzun ziren gure ikastetxean. Gainera eguraldiak lagundu zigun eta 1.mailatik 6.mailara bitarteko ikasle guztiak elkartu ginen Chamideko patioan. Oso gustura jo genituen abesti guztiak eta primeran pasa genuen. Aupa Donostia!!!

jueves, 10 de enero de 2019

Gabon jaialdia - 2018

Aurten ere Gabon jaladia antolatu dugu kiroldegian. Gela bakoitzak Gabon-kanta bat prestatu du eta oso emanaldi politaz gozatzeko aukera izan dugu. Bukatzeko, Olentzero eta Mari Domingi etorri dira. Gure eskutitzak jaso dituzte eta zakuan zeuden opari goxo-goxoak banatu dizkigute. Giro aparta egon da eta horrelaxe bukatu dugu gure 1. hirihulekoa. Zorionak eta Eguberri on guztioi!!