jueves, 31 de enero de 2013
miércoles, 30 de enero de 2013
2. mailako horma irudiak
2. mailako umeek animalia motak landu dituzte. Etxetik lagunduta argazki asko ekarri dituzte eta oso lan politak atera dira. Hona hemen egin dituzten horma irudiak.
martes, 29 de enero de 2013
domingo, 27 de enero de 2013
Saharar herriaren aldeko janari bilketa
Urtarrilaren azken egun hauetan, Saharar herriaren aldeko janari bilketa bat egingo dugu eskolan.
Kanpaina honetan parte hartzeko, oliotan enlataturiko atuna eta sardinak, arroza, dilistak, babarrunak, garbantzuak, pasta, azukrea eta konpresak ekar ditzakegu eskolara.
Modu honetan, errefuxiatutako sahararrek sufritzen duten egoera hobetu ahal dugu.

viernes, 25 de enero de 2013
Txikien Danborrada festa
GORA
DONOSTIA!
Heldu zen azkenean eta ezin hobeto ospatu genuen!
SUMMA
Aldapetako LHko txikienek San Sebastian egunerako dena prest geneukan. Gelak
apaindu eta ilusioz beterik itxaroten genuen eguna.
Heldu zen azkenean eta ezin hobeto ospatu genuen!
1. mailakoak Musika eta Dantza Eskolan
Urtarrilaren
18an, 1go mailako ikasleak Egian dagoen Udalaren Musika eta Dantza Eskolara
joan ginen. Arreta handiarekin jarraitu genuen bertako musikariek antzeztutako
istorioa eta haien laguntzaz noten eskala musikala osatu genuen. Bai gustora egon ginela
jueves, 24 de enero de 2013
4. mailan Eguzki Sistema ikasten ari gara
4. mailakoak, Inguru Ezaguera arloan, Eguzki Sistema ikasten ari gara. Ondorengo web gunetik oso informazio interesgarria eskura dezakegu. Hara joateko, irudiaren gainean klikatu.
martes, 22 de enero de 2013
Borok kaperan biltzen gaitu
Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutilok kaperara joaten gara Bororekin erlijioko ospakizunak
egitera. Oraingoan, San Sebastían eta Chaminade
egunak ospatu ditugu eta bakearen aldeko
abestiak abestu ditugu.
sábado, 19 de enero de 2013
Bide Hezkuntza. Zenbait marrazki
lunes, 14 de enero de 2013
4. mailako ikasleak ingelesez mintzatzen
Do you want to visit our Hollywood town? You're well come, come and visit us you're invited.
jueves, 10 de enero de 2013
3. maila, EUREKAN
Lehenik han
erakusgai dauden tresnak ukitzen eta sentitzen,
gero Planetarium
barruan bidaia fantastiko bat eginez planetak ezagutzen.
martes, 8 de enero de 2013
Gabonetako jaialdia
Summa-Aldapetako
1. zikloko umeok oso jaialdi polita antolatu genuen Gabonetan.
Emanaldi zoragarria izan zen eta denetarik ikusteko aukera izan genuen Areto Nagusian: gabon-kantak, dantzak, antzerkiak… eta bukatzeko… sari banaketa egin zuten Guraso-elkartekoek. Goiza bikaina pasa genuen denok elkarrekin!!

Sari banaketa |
lunes, 7 de enero de 2013
Blog berria dugu
Hau da SUMM- Aldapeta ikastetxearen blog berriaren aurkezpena, 1. mailatik 4. mailarako ikasleei zuzenduta izango dena.
Espero dugu zuen gustukoa izatea. Ikastetxean egiten dituzuen gauzen berri izango duzue hemen.
Gure aldetik, asmo horrekin egiten hasi gara.
Ikastetxeko zeuen irakasleok
Suscribirse a:
Entradas (Atom)