![]() |
Arduradun talde berria, hasteko prest. |
Ikasle gehiago daudenez, Batzordeak lan garrantzitsua du aurretik. Hala ere, nahiko errazak diren bi gai lantzen hasiko gara.
- Jolastokiaren garbiketa: ostiralero gela bateko ikasleek gure jolastokia garbituko dute. Zikintzen duguna garbitu beharko dugu, ezta?
- Adostokia: ikasleen arteko haserreak eta liskarrak konpontzeko tokia da Adostokia. Belenen bi txoko ditugu eta arduradunek honen erabilera azalduko dute geletan. Beraz, hemendik aurrera badakizue, Adostokia erabili ezazue!
![]() |
Adostokia zer den eta nola erabiltzen den aurkeztu beharko dute. |
Hurrengo bilera azaroaren 25ean egingo dugu. Bitartean, ondo bizi!