martes, 16 de abril de 2013

Zabalegirako irteera

3. mailako ikasleok egun zoragarria pasa genuen Zabalegiko Ekogunean.

Izugarri disfrutatu genuen gazta eginez, landareen izenak ikasiz, haziak landatuz, negutegia ezagutuz, Pausoka elkarteko langileak bisitatuz eta batez ere, geure artean elkarrekin egonez.



lunes, 25 de marzo de 2013

Olinpiadak

2. ziklokoek, olinpiada batean parte hartuz, amaitutzat eman dugu bigarren hiruhilabete hau.

Kiroldegian egon ginen, 3. mailakoak goizez eta 4.goak arratsaldez.

OPOR ZORIONTSUAK GUZTIOI!


martes, 19 de marzo de 2013

SUMMA Aldapeta Flashmob

Lehen Hezkuntzako ikasleok ogitartekoaren aldeko kanpaina batean parte hartu dugu. Dantzatzeaz aparte, bokadilo goxo bat askaldu dugu, indarrak berreskuratzeko. Telebistan eta guztiz azaldu gara. Hau da eskola, hau!




martes, 12 de marzo de 2013

Hazitik landarera

Potoak, haziak, kotoia eta lurra ekarri dituzte.

Potoan, kotoi edota lurra artean, haziak jarri ditugu.

Goizero, poto hauetan zeuden haziak hezetasuna zuten begiratzen zen.

Berehala ikus daitezke landareen hosto txikiak.



viernes, 8 de marzo de 2013

OIASSO Museoa

Aste honetan, LHko 4. mailako ikasleok Oiasso Museoa ikusteko aukera izan dugu.

Goiz osoa eman dugu Irungo museo honetan eta ekitaldi batzuk egin ahal izan ditugu.



lunes, 4 de marzo de 2013

jueves, 21 de febrero de 2013

sábado, 9 de febrero de 2013

Hau da jaia, hau!!!

Txoko honetatik, SUMMA Aldapeta ikastetxeko Lehen Hezkuntzako irakasleok festa honetan parte hartu duzuen guztioi gure eskerrik beroena luzatu nahi dizuegu.

Lehenik eta behin, eskolako neska-mutil guztiioi; denok ezin hobeto dantzatzeaz gainera, jarrera ezin hobea erakutsi duzue. Zeuen barrutik, daukazuen onena atera duzue, eta hori guztiagatik oso harro gaude zuetaz.

Guraso guztioi ere bai, zeuon bertaratzearekin festa hau are gehiago handitu duzuelako.

Eta azkenik, gure Edurneri, bere lanari esker ikuskizun miragarri hau ikusi ahal izan dugulako.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!


















miércoles, 6 de febrero de 2013

martes, 5 de febrero de 2013

Santa Ageda, ohitura zaharrak jarraitzeko asmoz

3. eta 4. kurtsoetako ikasleek Santa Ageda koplak kantatu dituzte L.H.n




lunes, 4 de febrero de 2013

Txikien Kaldereroen festa

L.H.ko ikasleak H.H.koen zain aldapan.

Giro ona eta elkartasuna nagusi.



sábado, 2 de febrero de 2013

CARNIVAL!!!

Dear parents,

You’re invited to our Carnival Grease Festival.

Join us on the 8th February at 4 o’clock in the afternoon.

We are sure you will have an enjoyable time.

Come and join us!


jueves, 31 de enero de 2013

miércoles, 30 de enero de 2013

Bakearen eguna - urtarrilak 2013

2. mailako horma irudiak

2. mailako umeek animalia motak landu dituzte. Etxetik lagunduta argazki asko ekarri dituzte eta oso lan politak atera dira. Hona hemen egin dituzten horma irudiak.

martes, 29 de enero de 2013

Geure ikastetxea irudietan

Ikusi eta gozatu SUMMA Aldapetan egiten ditugun ekintzez.



domingo, 27 de enero de 2013

Saharar herriaren aldeko janari bilketa

Urtarrilaren azken egun hauetan, Saharar herriaren aldeko janari bilketa bat egingo dugu eskolan.

Kanpaina honetan parte hartzeko, oliotan enlataturiko atuna eta sardinak, arroza, dilistak, babarrunak, garbantzuak, pasta, azukrea eta konpresak ekar ditzakegu eskolara.

Modu honetan, errefuxiatutako sahararrek sufritzen duten egoera hobetu ahal dugu.


viernes, 25 de enero de 2013

Txikien Danborrada festa

GORA DONOSTIA!

SUMMA Aldapetako LHko txikienek San Sebastian egunerako dena prest geneukan. Gelak apaindu eta ilusioz beterik itxaroten genuen eguna.

Heldu zen azkenean eta ezin hobeto ospatu genuen!


1. mailakoak Musika eta Dantza Eskolan

Urtarrilaren 18an, 1go mailako ikasleak Egian dagoen Udalaren Musika eta Dantza Eskolara joan ginen. Arreta handiarekin jarraitu genuen bertako musikariek antzeztutako istorioa eta haien laguntzaz noten eskala musikala osatu genuen. Bai gustora egon ginela