sábado, 1 de marzo de 2014

Inauteriak 14

Gazteak dira SUMMA-Aldapetako Inauteriak. Gazteak ibilbidean eta bihotzean baina helduak gauzatzeko moduan. Hala erakutsi dugu bigarrenekoz.

Ondo pasatzea eta ongi pasa araztea da gure helburuetako bat, baina ez bakarra.Termometro bikaina da jaialdi hau proiektu  handi bat aurrera eramaterakoan gure osasuna nola ote dagoen neurtzeko: kemena, indarrak, gogoak, talde lana, antolatzeko eta motibatzeko gaitasuna, ilusioak…

Eta termometroak erakutsi digu oraindik badaukagula zer hobetu baina sasoi betean gaudela eta erronka berriei aurre egiteko pronto.

Zorionak eta eskerrak aurtengo hau denon gozagarri egin duzuen guztioi: irakasle, ikasle, guraso, laguntzaile... Gora SUMMA-Aldapetako Inauteriak!!!!






miércoles, 22 de enero de 2014

domingo, 15 de diciembre de 2013

Euskara Eguna 2013

Abenduaren 3an Euskara Eguna ospatu genuen.

Hemen dituzue 3. mailakoek egindako ospakizuna Areto Nagusian


lunes, 2 de diciembre de 2013

L.H. 2.maila Master itsasontzian

Azaroan L.H.2.mailako ikasleok Pasaian dagoen Mater itsasontzia bisitatu dugu.

Itsasontzi hau 1990. urtean eraikia izan zen. Hamahiru urtez berdelak, antxuak, sardinak eta hegaluzeak arrantzatu ditu, eta orain itsas ondarea zabaltzeko itsasontzi museoan bihurtu da.

Goiz eder eta dibertigarri bat pasatzeaz gain, bisita honi esker gure arrantzaleen eguneroko bizitza imajina dezakegu, non egiten duten lo, nola egiten duten lan, erabiltzen dituzten ohizko ahutaketa arteak eta egunero aurre egiten dioten itsasoa bera.







viernes, 29 de noviembre de 2013

Ernest Lluch kultur etxea

3. mailakoek irteera bat Ernest Lluch kultur etxera  egin dugu.

Hona hemen adibide bat, 3.B gelakoek egindakoa.


jueves, 14 de noviembre de 2013

Nutrizioa

Gozatu nutrizioaren nondik norakoak ikasiz.


martes, 12 de noviembre de 2013

Bertsolaritza 4. mailan

4. mailan bertsolaritza landu dugu. Hona hemen adierazpen txiki bat.

Beñat Gztelumendirekin elkarrizketa.


viernes, 11 de octubre de 2013

domingo, 19 de mayo de 2013

Kontxan zehar piraguaz

A zer arratsalde ederrak Kontxan, arraunketan, pasa ditugunak!

Eta gutxi izango balitz, eguraldi paregabeaz disfrutatu genuen. Gaiontzeko gelakoek ezin izan zuten horrenbesteko zorterik eta bi saioetatik bigarrena atzeratu behar izan dute.



martes, 16 de abril de 2013

Zabalegirako irteera

3. mailako ikasleok egun zoragarria pasa genuen Zabalegiko Ekogunean.

Izugarri disfrutatu genuen gazta eginez, landareen izenak ikasiz, haziak landatuz, negutegia ezagutuz, Pausoka elkarteko langileak bisitatuz eta batez ere, geure artean elkarrekin egonez.



lunes, 25 de marzo de 2013

Olinpiadak

2. ziklokoek, olinpiada batean parte hartuz, amaitutzat eman dugu bigarren hiruhilabete hau.

Kiroldegian egon ginen, 3. mailakoak goizez eta 4.goak arratsaldez.

OPOR ZORIONTSUAK GUZTIOI!


martes, 19 de marzo de 2013

SUMMA Aldapeta Flashmob

Lehen Hezkuntzako ikasleok ogitartekoaren aldeko kanpaina batean parte hartu dugu. Dantzatzeaz aparte, bokadilo goxo bat askaldu dugu, indarrak berreskuratzeko. Telebistan eta guztiz azaldu gara. Hau da eskola, hau!




martes, 12 de marzo de 2013

Hazitik landarera

Potoak, haziak, kotoia eta lurra ekarri dituzte.

Potoan, kotoi edota lurra artean, haziak jarri ditugu.

Goizero, poto hauetan zeuden haziak hezetasuna zuten begiratzen zen.

Berehala ikus daitezke landareen hosto txikiak.



viernes, 8 de marzo de 2013

OIASSO Museoa

Aste honetan, LHko 4. mailako ikasleok Oiasso Museoa ikusteko aukera izan dugu.

Goiz osoa eman dugu Irungo museo honetan eta ekitaldi batzuk egin ahal izan ditugu.



lunes, 4 de marzo de 2013

jueves, 21 de febrero de 2013

sábado, 9 de febrero de 2013

Hau da jaia, hau!!!

Txoko honetatik, SUMMA Aldapeta ikastetxeko Lehen Hezkuntzako irakasleok festa honetan parte hartu duzuen guztioi gure eskerrik beroena luzatu nahi dizuegu.

Lehenik eta behin, eskolako neska-mutil guztiioi; denok ezin hobeto dantzatzeaz gainera, jarrera ezin hobea erakutsi duzue. Zeuen barrutik, daukazuen onena atera duzue, eta hori guztiagatik oso harro gaude zuetaz.

Guraso guztioi ere bai, zeuon bertaratzearekin festa hau are gehiago handitu duzuelako.

Eta azkenik, gure Edurneri, bere lanari esker ikuskizun miragarri hau ikusi ahal izan dugulako.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!


















miércoles, 6 de febrero de 2013

martes, 5 de febrero de 2013

Santa Ageda, ohitura zaharrak jarraitzeko asmoz

3. eta 4. kurtsoetako ikasleek Santa Ageda koplak kantatu dituzte L.H.n