lunes, 10 de octubre de 2016

4. maila Aiete Jauregian

Ikastetxean landareei buruzko gauza batzuk ikasi ditugu. Baina Aieten landare bakoitzak bere historia daukala jakin dugu.

Zer zerikusi dauka gaztainondo batek Ana Frankekin? Guk badakigu... eta zuk?




viernes, 10 de junio de 2016

lunes, 6 de junio de 2016

OLABERRIA Txangoa

2.mailako neska-mutilak egun zoragarriaz gozatzeko aukera izan zuten joan den ekainaren 3an.

Lagunarteko jolasak, barreak eta algarak entzun ahal izan ziren Goierri aldean.

Agur ezin hobea bukatzear dagoen ikasturteari.

viernes, 3 de junio de 2016

3. mailako txangoa

Kurtso bukaerako txangoa iritsi zaigu. Ez zitzaigun ezer falta: eguraldi ederra, giro ezinhobea, janari goxoa....

Lagunarten naturaz gozatzeko egun berezia izan genuen, 3.mailakook Larraitzen.













martes, 24 de mayo de 2016

HITZ ERAIKITZAILEAK / ARQUITECTOS de PALABRAS

Gure etxola martxan dago. Aitzakia ona izan da matematika, natura, gizarte eta hizkuntzak modu praktiko batetan ikasteko. Baina ez dugu LH-3.kook bakarrik egin. LH-4., DBH-4., familiak, lagunak, irakasleak: asko izan zarete lagundu diguzuenak.

Eskerrik asko denoi!

Hona hemen DBH-4. mailako ikasle batzuk egindako Bideoa.

miércoles, 9 de marzo de 2016

D.B.Hko ikasleen bisita 1.mailan

Urtero bezala, D.B.H.1. mailako ikasleak guregana hurbildu dira prestatu dituzten ipuinen antzezlanak aurkeztera. Izugarri disfrutatu dugu beraiekin! 

Mila esker egin duzuen lanagatik. Artista bikainak zarete! Nahi duzuen arte…


martes, 1 de marzo de 2016

3. mailakoak EUREKAN

Unibertsoa oso gai interesgarria da; misteriotsua egiten zaigu.

Eta, aurten, gizarteen gehiago ezagutu dugunez, EUREKARA hurbildu gara sakontzeko. Lurra eta Eguzkia tailerra landu ondoren, kartoizko suzirian ibili gara planeta batetik bestera bidaiatzeko!!!







sábado, 6 de febrero de 2016

miércoles, 3 de febrero de 2016

martes, 2 de febrero de 2016

miércoles, 20 de enero de 2016

lunes, 21 de diciembre de 2015

sábado, 19 de diciembre de 2015

SUMMA Liburu-Etxola

Beste maila bat aurreratu dugu gure Liburu-etxola proiektuan. Lortu ditugu liburuak eta materialak guraso guztion laguntzarekin, izan gara Ernest Lluch liburutegian eta orain Marta Casares eta Iñigo Arizpeletaren laguntzari esker gauza mordoa ikasi ditugu ETXE eta LIBURUEN eraikuntzari buruz.

Mila esker laguntza eta parte hartzea eskaini duzuen guztioi. Gora Summa-Aldapeta!!!!!!

sábado, 12 de diciembre de 2015

Gabonak eta Jaiotzak

Aurten, Gabonak iritsi aurretik, gelako denon artean, jaiotzak egin ditugu.

Zelako lan zoragarriak sortzen ditugun, denok batera elkarlanean ari garenean!!










jueves, 3 de diciembre de 2015

Euskara Eguna 2015 - Ipuin kontalaria

Abenduak 3, EUSKARAREN EGUNA!

Euskara bikaina erakutsi diguna gure ipuin kontalariak! “Hamelingo txistularia” aurkestu digu. Mila esker, Peru!

Eta guk zuei errepikatzen dizuegu behin eta berriro:

BIHOTZEAN ETA AHOAN EUSKARA BETI GOGOAN!!!!!














Euskara Eguna 2015 - Patio jolasak

Jolas garaietan ere, oso momento dibertigarriak bizi ditzakegu gure lagun eta irakasleekin, euskaraz hitzeginez, ¡jakina! Horregatik hemen gaude “teléfono mezura” eta “erreleboetara” jolasten.







lunes, 30 de noviembre de 2015

Euskaraz jolastu

L.H. 1.zikloko haurrek, jolasgarai berezia izan genuen ostiralean. Maila bakoitzeko ikasleak nahastu eta gure irakasleek prestatutako jolas desberdinetan hartu genuen parte. Gure aisialdian zeinen gauza desberdinekin dibertitu gaitezkeen… eta euskaraz gainera!

Taldean jolastu gaitezkeelako eta euskara jostagarri bilakatu daitekeelako, ea noiz errepikatzen dugun!