miércoles, 31 de diciembre de 2014

Olentzero eskolan

Urtero bezala, Olentzero etorri zitzaigun ikastetxera. Gure eskutitzak hartu eta gero, Areto Nagusira joan ginen eta han, kanta batzuk eskaini genizkion.

Agur Olentzero eta eskerrik asko gure eskolaz gogoratzeagatik. Hurrengo urtera arte!!!


viernes, 26 de diciembre de 2014

Gabonetako Jaialdia LH 3.-4.

Bigarren zikloko ikasleok, hiruhilabeteko azken egunean aukera ederra izan dugu gure poztasuna adierazteko gabonkantak abestuz

Talde bakoitzak gainontzeko ikaskideei kanta bat eskaini die, barruan daukaten onena emanez.

Eta Xabiri, a zer ustekabea izan zuena!


Los alumnos del segundo ciclo hemos tenido una espléndida oportunidad el último día de este primer trimestre, para mostrar nuestra felicidad cantando.

Cada grupo hemos ofrecido un villancico a los demás, dando lo mejor de nosotros.

¡Menuda sorpresa la de Xabi!



miércoles, 24 de diciembre de 2014

Gabonetako Jaialdia LH 1.-2.

Hau bai egun ederra!!!!!!! SUMMA Aldapèta ikastetxean Gabonetako jaialdia ospatu dugu LH 1. zikloko ikasleek. Antzerki, dantza eta ikuskizun desberdinak eskaini ditugu... eta zeinen ondo pasa dugun! Begira, begira...

Ea Olentzero eta Erregeak gu bezain txintxo portatzen diren eta opari asko ekartzen dizkiguten. Gabon zoriontsuak pasa eta URTE BERRI ON!!!



sábado, 20 de diciembre de 2014

Gabonak gure eskolan

Hona hemen bi erakusketa bikaina, LH 2.A eta 2.B taldeetatik eskaintzen dizkiguten lanak. Artista hutsak dira.

Dos magníficas muestras del trabajo que nos enseñan los grupos de 2ºA y 2º B de Primaria. ¡Qué artistas!



viernes, 12 de diciembre de 2014

Euskara Eguna 2014

Urtero bezala, hemen gaude Euskara eguna ospatzen.



domingo, 30 de noviembre de 2014

Ernest Lluch liburutegian

3. mailako ikasleek aukera paregabea izan zuten Ernest Lluch liburutegira joateko. Liburutegia ezagutzeko aukera izateaz gain, bertan egin daitezkeen ekintza desberdinetaz (liburuak hartu, ordenagailuetan ibili, liburutegian bertan lan egin...) jabetu ziren, gainera, izugarri gozatu zuten liburuen artean jolasean. Baina gehien gustatu zitzaiena, alfonbran etzan eta aukeratutako liburua irakurriz irenstea izan zen.

Los alumnos de 3º de Primaria han tenido la oportunidad de visitar la Biblioteca Ernest Lluch. Además de conocer los secretos de la biblioteca, pudieron acercarse a las diferentes actividades que se pueden realizar allí (coger libros, usar los ordenadores, trabajar en la propia biblioteca…). Y todo esto mientras jugaban entre libros. Pero lo que más les gustó fue tumbarse en la alfombra mientras devoraban el libro elegido.



jueves, 20 de noviembre de 2014

OIASSO

Ez ziren izan, ez Germaniarrak, ez Galiarrak, Erromatarrak aire demonio uxatu zituztenak.

Eta aurreko astean hori egiaztatzeko aukera izan genuen Oiasson. Edo, gaur egungo hitzetan esanda, Irunen. Bertan Erromatarrek utzitako aztarnetara joan ginen Tren Txu-Txu hartuta: meategia eta labeak. 


Hara joan baino lehen, Erromatarrei buruzko gauza pila ikasi genituen: ohiturak, eraikuntzak, elikadura, esklaboak, e.a. Baina inork ez zigun azaldu zergatik alde egin zuten Euskal Herritik. Orain badakigu: guregatik izan zen, 4. mailakook! BELDURGARRIAK GARA BENETAN!!!!!


Gora Summako LH-4.!!!!



Por fin lo hemos sabido. No fueron, ni los Germanos, ni los Galos, los que ahuyentaron a los Romanos. 

Y tuvimos ocasión de comprobarlo la semana anterior en Oiasso. O, como la llamamos hoy en día, Irún. Fuimos en Tren Chu-Chu hasta los restos dejados allí por los Romanos: las minas y los hornos.


Antes de la visita, aprendimos muchas cosas sobre la vida de los Romanos: costumbres, edificaciones, alimentación, esclavos, etc. Pero nadie nos contó porqué se marcharon de Euskal Herria. ¡Fue por nosotros, los de 4º! ¡¡¡¡¡¡SOMOS TEMIBLES!!!!!!



¡¡¡¡¡¡¡Viva 4º de Primaria de Summa!!!!!

miércoles, 29 de octubre de 2014

jueves, 1 de mayo de 2014

OLINPIADA 14

Giro bikainean ospatu ditugu aurtengo Olinpiadak ere. Garrantzitsuena ondo pasatzea omen  eta horixe da egin duguna.

Baina irabazleak ere egon dira eta bai LH-3. mailan eta baita 4. mailan ere, aurtengo irabazleak GORRIAK izan ditugu. Zorionak bada!!!!!




lunes, 7 de abril de 2014

SUMMA CHEF

Los alumnos de 4ºA de Primaria participan con iniciativa e ilusión en el concurso de SUMMA CHEF, elaborando las recetas más exquisitas y creativas y presentándolas a un jurado excepcional.

Lehen Hezkuntzako 4.A-ko ikasleek ilusioz eta ekimenez parte hartu dute SUMMA CHEF lehiaketan, errezetarik goxoenak prestatuz eta epai mahai paregabeari euren gutixiak aurkeztuz.

Primary 4th A students participate with illusion and initiative in SUMMA CHEF contest, cooking the most creative and tastiest recipes and presenting them to an exceptional jury.






jueves, 3 de abril de 2014

SUMMA Baratza

Berriro baratzarekin gaude, baino oraingoan 3.0 bertsioan.

Oraingoz, bi motatako urazak eta tipulak landatu ditugu.

Hau da egin dugun ataza.



sábado, 1 de marzo de 2014

Inauteriak 14

Gazteak dira SUMMA-Aldapetako Inauteriak. Gazteak ibilbidean eta bihotzean baina helduak gauzatzeko moduan. Hala erakutsi dugu bigarrenekoz.

Ondo pasatzea eta ongi pasa araztea da gure helburuetako bat, baina ez bakarra.Termometro bikaina da jaialdi hau proiektu  handi bat aurrera eramaterakoan gure osasuna nola ote dagoen neurtzeko: kemena, indarrak, gogoak, talde lana, antolatzeko eta motibatzeko gaitasuna, ilusioak…

Eta termometroak erakutsi digu oraindik badaukagula zer hobetu baina sasoi betean gaudela eta erronka berriei aurre egiteko pronto.

Zorionak eta eskerrak aurtengo hau denon gozagarri egin duzuen guztioi: irakasle, ikasle, guraso, laguntzaile... Gora SUMMA-Aldapetako Inauteriak!!!!






miércoles, 22 de enero de 2014