Gazteak dira SUMMA-Aldapetako Inauteriak. Gazteak ibilbidean eta
bihotzean baina helduak gauzatzeko moduan. Hala erakutsi dugu bigarrenekoz.
Ondo pasatzea eta ongi pasa araztea da gure helburuetako bat, baina ez
bakarra.Termometro bikaina da jaialdi hau proiektu handi bat aurrera eramaterakoan gure osasuna
nola ote dagoen neurtzeko: kemena, indarrak, gogoak, talde lana, antolatzeko
eta motibatzeko gaitasuna, ilusioak…
Eta termometroak erakutsi digu oraindik badaukagula zer hobetu baina
sasoi betean gaudela eta erronka berriei aurre egiteko pronto.
Zorionak eta eskerrak aurtengo hau denon gozagarri egin duzuen guztioi:
irakasle, ikasle, guraso, laguntzaile... Gora SUMMA-Aldapetako Inauteriak!!!!