lunes, 16 de noviembre de 2015

UDAZKENA ETA LANDAREAK

2. mailako ikasleok udazkenaren  eta landareen inguruko jarduerak egin ditugu.

Teknika desberdinak erabiliz, horma irudi handiak egin ditugu denon artean. Ondoren, sormena lantzeko, bakoitzak gure udazkena irudikatu du. Lan hauekin gela eta korridoreak apaindu ditugu.

Gure baratz txikia ere sortu dugu belarra, dilistak eta babarrunak landatu ondoren.

Primeran pasa dugu!