sábado, 19 de diciembre de 2015

SUMMA Liburu-Etxola

Beste maila bat aurreratu dugu gure Liburu-etxola proiektuan. Lortu ditugu liburuak eta materialak guraso guztion laguntzarekin, izan gara Ernest Lluch liburutegian eta orain Marta Casares eta Iñigo Arizpeletaren laguntzari esker gauza mordoa ikasi ditugu ETXE eta LIBURUEN eraikuntzari buruz.

Mila esker laguntza eta parte hartzea eskaini duzuen guztioi. Gora Summa-Aldapeta!!!!!!